Izen emateak


0.- INFORMAZIO OROKORRA

  • Buetraitzeko Igoera Bertikalak 100 parte hartzaile izango ditu gehienez. Hala ere, antolakuntzak beste 30 dortsal gordeko ditu kirol probak eskatzen dituen konpromisoei erantzuteko.
  • Dortsal guztiak izen emate sistema arrunta erabiliz esleituko dira. Hau da, behin epea irekita, izen emate hurrenkeran esleituko dira dortsalak.
  • Ez da pertsonatik pertsonara dortsal aldaketarik onartuko. Arau hau ez betetzearen ondorioak lasterketaren araudian jasota daude.

 1.- IZENA EMATEKO EPEAK

  • IV. Buetraitzeko Igoera Bertikalean parte hartzeko izen emate epea otsailaren 1ean, 10:00etan, zabalduko da.
  • Izen emate epea zabalik egongo da dortsal guztiak agortu artean.

 2.- NOLA IZENA EMAN

  • Lasterketan izena emateko modu bakarra www.kronoak.com webgunearen bitartez izango da. Telefonoz, sare sozialen bidez edo posta elektronikoz egiten diren eskaerak ez dira onartuko.

 3.- ITXARON ZERRENDA

  • Izen emate epe barruan dortsalak agortuko balira, hala nahi duten lasterkarien datuekin itxaron zerrenda bat eratuko da. Dortsalak libre geratu ahala, zerrenda honen hurrenkeraren arabera esleituko dira.
  • Antolakuntza email bidez jarriko da harremanetan korrikalari horiekin. Lasterketan parte hartzeko, dortsala berretsi beharko dute dagokion ordainketa eginda.

 4.- KONTAKTUA

  • Zalantzak argitzeko lasterketaren antolakuntzarekin harremanetan jar zaitezke sare sozialen bitartez (@alonakoigoera Instagram eta Facebooken) edo aloinakoigoera@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.