0.- INFORMAZIO OROKORRA

  • IZEN EMATE ORRIAN SARTZEKO EGIN KLIK HEMEN
  • Aloñako Igoerak 300 parte hartzaile izango ditu gehienez. Hala ere, antolakuntzak beste 50 dortsal gordeko ditu kirol probak eskatzen dituen konpromisoei erantzuteko.
  • Oñatiarrek parte hartzeko lehentasuna izango dute: antolakuntzak 80 dortsal gordeko ditu herriko korrikalarientzat. Ezinbestekoa da izena ematerakoan herrian erroldatuta egotea, edo aurrez bost urtez Oñatin erroldatuta egotea.
  • Gainerako dortsalak (220) zozketa bidez banatuko dira, aurretiaz izena eman duten guztien artean. Itxaron zerrenda bat ere eratuko da.
  • Ez da pertsonatik pertsonara dortsal aldaketarik onartuko. Arau hau ez betetzearen ondorioak lasterketaren araudian jasota daude.

 1.- IZENA EMATEKO EPEAK

  • XX. Aloñako Igoeran parte hartzeko aurretiazko izen ematea urtarrilaren 20an, 10:00etan, hasi eta urtarrilaren 23an, 20:00etan, amaituko da.
  • Oñatiarren izen ematea urtarrilaren 18an, 10:00etan zabalduko da, eta urtarrilaren 19an, 20:00etan, itxi. Oñatiarren izen ematea ohiko metodoa jarraituz egingo da, izen emate hurrenkeran, zozketa gabe.

 2.- NOLA IZENA EMAN

  • Aurretiaz izena emateko modu bakarra www.kronoak.com webgunearen bitartez izango da. Telefonoz, sare sozialen bidez edo posta elektronikoz egiten diren eskaerak ez dira onartuko.

 3.- ZOZKETA

  • Zozketa Oñatiko udaletxean egingo da 2025ko urtarrilaren 24ean, 19:00etan. Zozketa publikoa izango da eta edonork izango du bertatik bertara jarraitzeko aukera.
  • Dortsala egokitu zaien partaideen zerrenda zozketa egunean bertan argitartuko da, gure web orrian. Edonola ere, dortsala egokitu zaien korrikalariei email bidez jakinaraziko zaie.
  • Zerrenda horretan zozketaz dortsala egokitu zaienen izenak eta itxaron zerrendan daudenenak agertuko dira, zozketaren hurrenkeraren arabera.

 4.- DORTSALAREN BERRESPENA

  • Dortsala egokitu zaion korrikalariak berretsi egin beharko du lasterketan parte hartzeko. Horretarako, www.kronoak.com webguneko pausoak jarraitu beharko ditu.
  • Ordainketa egiteko azken eguna urtarrilaren 30a izango da (20:00ak arte).
  • Behin epea igarota, ordainketa egin ez duenak galdu egingo du lasterketan parte hartzeko eskubidea, eta haren dortsala beste parte hartzaile bati esleituko zaio.
  • Dortsala izan baina lasterketan parte hartzerik ez duenak (min hartu duelako, edo egunean ezingo dutelako) antolakuntzari ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio email bidez. Ordainektaren dirua berreskuratzeko aukera izango du, lasterketaren araudiaren arabera (8. puntua).

 5.- ITXARON ZERRENDA

  • Zozketan dortsala lortu ez dutenekin itxaron zerrenda bat eratuko da. Dortsalak libre geratu ahala, zozketaren hurrenkeraren arabera esleituko dira.
  • Antolakuntza email bidez jarriko da harremanetan korrikalari horiekin. Lasterketan parte hartzeko, dortsala berretsi beharko dute dagokion ordainketa eginda.

 6.- DOAKO AUKERA

  • Dortsala eskuratzen duten lasterkariek proba doan egiteko aukera izango dute.
  • Aukera hori hautatzen dutenek dortsala berresteko ordainketa egin beharko dute, gainerako lasterkari guztien moduan (ikus 4. Puntua). Helmugara iristean baina, lasterketa amaierako oroigarria jaso ordez, izen-emateko ordainketaren dirua itzuliko zaie.

 7.- KONTAKTUA

  • Zalantzak argitzeko lasterketaren antolakuntzarekin harremanetan jar zaitezke sare sozialen bitartez (@alonakoigoera Instagram eta Facebooken) edo aloinakoigoera@gmail.com helbidera mezu bat idatzita.