XX. Aloñako Igoerako izen ematea urtarrilaren 20an zabalduko da



IMG_6961

Adi, korrikalari! XX. Aloñako Igoeran parte hartu nahi izatekotan, ondorengo informazioa jakingarria izango zaizu eta. Mendi lasterketaren data jakinarazi ondotik, izena emateko epea eta jarraitu beharreko prozesua zein izango diren iragarri ditugu.

XX. Aloñako Igoera zenbait berritasunekin dator. Mendi lasterketa apirilaren 27an egingo da, eta ohi bezala, 300 korrikalarik izango dute parte hartzeko aukera. Dortsalak, baina, aurrez izena ematen duten guztien artean ZOZKETA BIDEZ banatuko dira lehen aldiz.

Berritasun horrek ez die oñatiarrei eragingo, ohi bezala dortsala eskuratzeko lehentasuna izango baitute. Herriko korrikalarientzat 80 dortsal izango dira eskuragarri XX. Aloñako Igoeran. Gainerakoak (220), zozketaz banatuko dira.

Oñatiarren izen-ematea urtarrilaren 18an, 10:00etan, zabalduko da, eta urtarrilaren 19an, 20:00etan, itxi (ohiko metodoa jarraituz, zozketa gabe). Izen emate orokorrerako zozketaren izen ematea, berriz, urtarrilaren 20tik urtarrilaren 23ra bitarte izango da.

Dortsalen zozketa urtarrilaren 24an egingo da, 19:00etan, Oñatiko udaletxean. Zozketa publikoa izango da. Dortsala egokitu zaienen zerrenda egunean bertan argitaratuko da. Itxaron zerrenda ere egun berean egingo dugu publiko.

Gogoratu, aurten Buetraitzeko Igoera Bertikala ere egingo dela. Bost urtean behin egiten da lasterketa. Proban parte hartzeko izen-ematea otsailaren 1ean zabalduko da. Dortsalak banatzeko sistema arrunta erabiliko da kasu honetan.

Aloñako Igoerako izen emateen informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.

Buetraitzeko Igoera Bertikaleko izen emateen informazio gehiago eskuratzeko, egin klik hemen.

2025eko Aloñako Igoerako datak:

  • Urtarrilak 18 (10:00etan): XX. Aloñako Igoerako Oñatiarren izen ematea.
  • Urtarrilak 20 (10:00etan): XX. Aloñako Igoerako zozketako aurretiazko izen ematea.
  • Urtarrilak 24: XX. Aloñako Igoerako dortsalen zozketa.
  • Otsailak 1: Buetraitzeko Igoera Bertikaleko izen-emateen irekiera.
  • Apirilak 25: Buetraitzeko Igoera Bertikala.
  • Apirilak 27: XX. Aloñako Igoera eta Aloña Txiki.