Ibai Larrea eta Oihana Kortazar garaile XIX. Aloñako Igoeran



Ibai_oihana_garaile

Ibai Larrea (Antzuola, 2002) eta Oihana Kortazar (Elgeta, 1984) nagusitu dira erritmo azkarrak eta lehen postua eskuratzeko borrokak protagonista izan diren XIX. Aloñako Igoeran. Antzuolarrak lasterketaren errekor berria ezarri du 2 orduko mugan, Ionut Zinkaren 2014ko denbora (2:00:04) lau segundu hobetuz. Gizonezkoen kategorian Marcos Villamuera eta Pablo Bautistak osatu dute podiuma, hurrenez hurren, eta emakumezkoetan, Lide Urrestarazu eta June Villarroelek.

Gizonezkoen podiuma:

  1.  Ibai Larrea Aranguren (2:00:00)
  2.  Marcos Villamuera Izquierdo (2:00:19)
  3.  Pablo Bautista Rovira (2:02:49)

 

Emakumezkoen podiuma:

  1.  Oihana Kortazar Aranzeta (2:23:03)
  2.  Lide Urrestarazu Agirre (2:23:51)
  3.  June Villaroel Olza (2:36:37)

 

Herritarren artean Xabi Lete (2:11:54) eta Ainara Uribarri (2:42:28) izan dira azkarrenak.

Ikusmin ikaragarria Oñati inguruko mendietan

Eguraldia lagun izan duen edizio honek jendetza erakarri du Aloñako mendilerrora, lasterketaz gozatu eta korrikalariak animatzeko asmotan. Aurten, estreinakoz, Golden Trail National Series zirkuituko parte izan da Aloñako Igoera, eta zirkuituak izan duen oihartzunari eta korrikalari maila altuari esker sekulako giroa sortu da Oñatiko mendietan eta plazan.

Lasterketako sailkapen orokorra eta galeria eskuragarri daude gure web orrian.