XIX. ALOÑAKO IGOERAN parte hartzeko izen emateak urtarrilak 27an zabalduko dira



52886170450_af724246b8_o

Lasterketan parte hartzeko izen emateak urtarrilak 27tik aurrera egin daitezke, goizeko 10:00etan hasita

Aurten, lehen aldiz, lasterkariek izen ematea www.kronoak.com atarian egin beharko dute. 

Aurreko edizioetan egin den bezala, aurrez izena emateko aukera izango dute oñatiar parte hartzaileek. Kasu honetan, urtarrilaren 24an goizeko 10:00etan hasita egin ahal izango da izen ematea; betiere, urtarrilak 26ko 20:00ak bitartean. Izen emate aurreratu honek 100 parte hartzaileko muga izango du. 

Gogoratu, aurreko urtetan, ordu azpitik dortsal guztiak agortu izan direla. Hori horrela, parte hartu nahi duen orok bizi ibili beharko du.

Dohako aukera

Aurreko edizioan lehenengoz jarri zen ekimenari jarraipena emango zaio aurtengoan ere. Korrikalari orok, izena ematerako orduan, dohainik parte hartzeko aukera izango du. Dena den, izen ematea burutzeko dohaintza egin beharko du eta, lasterketa bukatu ostean, antolakuntzatik dirua itzuliko zaio, baina ez du lasterketako finisher oroigarririk eskuratuko.

Deabrua zain izango da!